Idazle honek Xomorropoemak eta beste piztia batzuk liburuarekin, hain zuzen, Euskarazko haur eta gazte literatura alorrean, 2017ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen.
Eskerrik asko Leire zure bisitagatik! 2018-02-07
Leire Bilbao idazlearekin
Hirugarren eta laugarren mailako ikasleek, Leire Bilbao ezagutzeko aukera izan dute udal bibliotekan. Xomorropoemak eta beste piztia batzuk eta Piztipoemak eta beste xomorro batzuk irakurri ondoren, liburu hauei buruz eta Leireren lanari buruz hizketan aritu gara eta berarekin poema batzuk irakurri ditugu ere.
2018-02-02
Nur eta oihan misteriotsua
Nur eta bere
lagunek oihan misteriotsuan gau bat pasatzea erabaki zuten. Aritzen
laguntzarekin, motxilak prestatu eta oihanean kanpin denda jarri zuten. Gauean,
lozakuetan sartu ziren lo egiteko baina ipuin eta istorioak kontatzen ezin
lorik hartu... Nur eta bere lagunek beste lan bat egin behar zuten: oihan
misteriotsuan ezkutatuta dagoen altxorra bilatzea.
Liburua misteriotsua da eta dibertigarria ere. Super polita da!!
Iraia
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)