Dagoeneko 20 urte pasa dira Harry Potter eta sorgin-harria argitaratu zenetik. 1997ko ekainaren 26an Bloomsbury argitaletxeak bilduma arrakastatsu honen lehenengo liburua plazaratu zuen. J.K. Rowling idazle britariarrak 1995. urtean idazteko makina zahar batez bukatu zuen literaturaren historian liburu arrakastatsuenetarioa izango zena. Liburu honen 110 milioi ale inguru saldu dira!
2000. urtean, euskaraz irakurtzeko aukera izan genuen.
Hartz Txiki eta Tigre Txiki aberatsak izan nahi dute. Altxor baten bila joango dira eta satorrarekin, arrainarekin, lehoiarekin, oiloarekin, astoarekin eta hontzarekin topo egingo dute. Altxor bat topatuko dute, espero ez dutena.
Liburua oso ona iruditu zait. Irakurterraza da. Ilustrazioak gustatu zaizkit. Gomendatzen dizuet liburu hau!
Mutil batek ez zekien txiza zutik egiten, eserita egiten zuen, eta bere lagun onenek ikusi zutenean barre egin zioten. Oso txarto sentitu zen orduan. Berehala hasi zen zutik ere egiten Kontakizun polita eta umorezkoa iruditu zait. Xamur irakurtzen da liburu hau, gomendatzen dizuet!