2016-11-14

Xalbador, "Urepeleko artzaina"

40 urte dira Xalbador, jaiotzako izen-deiturez  Fernando Aire Etxart, , hil zela, bere herrian, Urepelen, omenaldia egin zioten egun berean.
Bertsolaria eta artzaina izan zen.


Ezin bertzean (1969) eta Odolaren mintzoa (1976), Herria gogoan
bertso bildumak eman zituen argitara.

"Xalbadorrenea" baserrian jaio zenez, 
sortetxeak eman zizkion "izana eta izena".

Haren omenez Xabier Letek "Non hago" kanta ezaguna idatzi zuen.

Irakur gida 2015

Haur eta gazte literaturaz 2015. urtean euskaraz argitaratu diren liburuen zerrenda daukagu hemen. Liburuen sailkapen bat azaltzen da:  liburu gomendagarriak eta oso gomendagarriak. 

Ondoren, aurreko urteetakoak ikusiko dituzu.


2016-11-02

Blogaren aurkezpena

Kaixo lagunok!

Eskoriatzako Luis Ezeiza Herri Eskolako bibliotekako bloga da hau. 2010-2011 ikasturtean martxan jarri genuen eta orain helbide berri honetan jarraituko dugu. 

Bibliotekako katalogoa ikusgai daukazue hemen eta liburutegian antolatzen diren ekintzak eta liburu berriak ere ikusiko dituzue.

Hemendik irakurtzera animatzen zaituztegu eta zure iritziak eta ilustrazioak konpartitzeko aukera izango duzue. 

Aurrera!