2024-02-16

UNTXIREN OHITURA TXARRAK

                                                                     
Izenburua: Hartz eta Untxi
                 Untxiren ohitura txarrak

Testua: Julian Gough

Marrazkiak: Jim Field 

Itzulpena: Edu Zelaieta Anta

Hartz bat bere kobazuloan negua igarotzen zegoela bapatean esnatu egin zen negu erdian. Untxi batek janaria kendu zion, baina untxi horrek ohitura txar bat zeukan.
 
Liburua oso ondo dago. Harrituta geldituko zarete ohitura hori zein den jakiten duzuenean. Gainera ohitura hori untxiek benetan daukate. 
 
Ilustrazioek kolore gutxi daukate baina oso politak dira. 
 
Gomendatzen dizuet!
                                    
                           AYANE

IRAKUR GIDA 2022

Hona hemen 2.022. urtean argitaratutako haur eta gazte literaturako liburuen irakur gida. 

2024-01-30

EZETZ ASMATU!

ASMAKIZUNAK 


1.                                           2.                                    3.

Txakurrak aldean darama         Ilargian bat dago               Zuzen-zuzena

upeltxo barruan dago               eguzkian bat ere ez,          du makilatxoa,

nik ez dut sekula izan               izarretan ere badago.        eta buruan dauka

eta zuk beti hor.                       Badakizu ala ez?               hizki honek eltxoa.


GORKA CABAÑA


2024-01-16

XOMORROPOEMAK

Hemen dauzkazue XOMORROPOEMAK ETA BESTE PIZTIA BATZUK liburutik ateratako poemak.


AITANA


                                    SARA



Xomorropoemak eta beste piztia batzuk 

liburuaren idazlea Leire Bilbao da, 

eta ilustratzailea Maite Mutuberria.





PAULA

EZETZ ASMATU!

 ASMAKIZUNAK

 

       Bi gordeleku bero                                    Soka batek lotzen nau

       ezkutalekuekin,                                       ihes egin nahi dudalako;

       bi ahizparentzat                                       ihes egiteko salto eginten dut

       eta euren kintilizoentzat.                          eta pozez dantzatzen dut. 

 

                                                 DANEL BAÑARES 

URREZKO GILTZA

 

Urrezko giltza liburua mutiko bati buruz da. Horrela hasten da liburua: mutikoak kutxa bat topatzen du eta gero horren giltza. Baina ez du aipatzen zer dagoen barruan, guk imajinatu behar dugu.

Urrezko giltza familia bati buruzko istorioa da ere.

Olerkiak, tradiziozko kantak eta ipuin motzak agertzen dira. Liburua oso polita da, ikasle, irakasle eta gurasoentzat ere ozen irakurtzeko aproposa. Urtaroen arabera sailkatuta dago, kapituluak ditu eta bibliografia ere topatuko dugu.

Liburuaren edizioa dotorea da. Idazlea Patxi Zubizarreta da eta marrazkilaria Jokin Mitxelena. Lan bikaina egin dute. Eta liburua disko batekin osatzen da.

                                    Urrezko giltza gomendatzen dizuet!! 

                                                                                             AMAIUR

 


2023-11-15

TXISTEA

 Polizia mozkor batekin aurkitzen da kalean eta galdetzen dio:

                  - Zeren bila zabiltza? Zer galdu duzu?

                  - Ekilibrioa

                                                           GORETI