2018-04-16

Neuk sendatuko zaitut, Tigre

Egun batean, Tigrek ezin zuen gehiago ibili eta lurrera jausi zen . Oso txarto zegoen, gaixorik. Hartz txikia berehala joan zen berarengana eta lagundu zion, neuk sendatuko zaitut, esan zion.
Etxera eraman zuen eta bendak ipini zizkion eta salda prestatu zion. Baina Tigre txikiak lagunen bisitak ere nahi zituen.

Oso liburu polita eta atsegina da. Marrazkiak ere asko gustatu zaizkit.


LIANA

Gure hiztegi magikoa

Enaitz

                                                                                 

Gaueko bederatziak ziren eta aitak Igorri lotara joateko esan zion. Baina Igorrek ez zuen lotara joan nahi eta gainera saltoka hasi zen ohe gainean. Orduan aitak hiztegi magikoa erakutsi zion. 

Gure hiztegi magiko liburuan hitz magikoak topatuko dituzue!
Animatu zaitezte liburua irakurtzera, gustatuko zaizue, gainera erraz irakurriko duzue.   

2018-03-23

Ikusteko betaurrekoak











             Saul
                     

Karlitos da ipuin honen protagonista eta betaurrekoak behar ditu ondo-ondo ikusteko.

Ipuina nire gustukoa izan da. Istorio polita kontatzen du eta samur irakurtzen da.

Gomendatzen dizuet!

2018-03-19

Ausarten taldea

Egileak:

Qadir, Dilan, Elaia, Ekain, Andoni, Erik, Maddi, Oier, Irati, Lur, Amina, Matixa, Xing Ran, Xuban eta Ivan.



2018-02-07

Leire Bilbao idazlearekin

Hirugarren eta laugarren mailako ikasleek, Leire Bilbao ezagutzeko aukera izan dute udal bibliotekan. Xomorropoemak eta beste piztia batzuk eta Piztipoemak eta beste xomorro batzuk irakurri ondoren, liburu hauei buruz eta Leireren lanari buruz hizketan aritu gara eta berarekin poema batzuk irakurri ditugu ere.

Idazle honek Xomorropoemak eta beste piztia batzuk liburuarekin, hain zuzen, Euskarazko haur eta gazte literatura alorrean, 2017ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen.
Eskerrik asko Leire zure bisitagatik! 



 

2018-02-02

Nur eta oihan misteriotsua

Nur eta bere lagunek oihan misteriotsuan gau bat pasatzea erabaki zuten. Aritzen laguntzarekin, motxilak prestatu eta oihanean kanpin denda jarri zuten. Gauean, lozakuetan sartu ziren lo egiteko baina ipuin eta istorioak kontatzen ezin lorik hartu... Nur eta bere lagunek beste lan bat egin behar zuten: oihan misteriotsuan ezkutatuta dagoen altxorra bilatzea.
 
Liburua misteriotsua da eta dibertigarria ere. Super polita da!!


Iraia
 

                                                                                                                                                       

2018-01-11

Asmakizunak

                                               
Sofia eta Yassine
Hemen dituzue bi asmakizun. Animo!
 
1.    Uretan moldatzen naiz      
       hegan ere bai,                    
       laranjekin labean                
 ez nuke egoterik nahi. 

      
                    2.  Uretara bagoaz            
                              jaka eta guzti,
                              tente-tente goaz eta
                              ezin zaigu busti.